Gure jangela pribatuak baldintza ezin hobeak eskaintzen ditu zure bilerari (bilera profesionalari zein pertsonalari) ahalik eta etekinik handiena ateratzeko
Diskrezioa
Egin zure bilerak pribatutasun osoz. Jangela pribatua Kaia-Kaipe jatetxeko lekurik bilduenean dago, bilerei behar duten intimitate-puntua eman ahal izateko.
Ekipamendua
Zure bilerak emankorrak izateko behar den guztia aurkituko duzu. Konektatu zure gailuak sarera edo pantailara, aurkezpenak egiteko. Erantsitako aretoa leku ezin hobea da lasai hitz egiteko.
Erosotasuna
Bereziki bezeroen erosotasunari begira diseinatuta dagoen gune garbi eta lasaigarri honetan, altzariak eta espazioa bera bezero guztien erosotasuna lortzeko diseinatuta daude.
Etxean bezala:
Kaia-Kaipe jatetxean, ahalegin guztiak egiten ditugu bezeroak gure familiako kide senti daitezen. Zerbitzu hurbila eta pertsonalizatua eskaintzen dugu, baita menuaren xehetasunak aukeratzeko beharrezkoa den orientazioa ere.