• Neguko/udako terraza – KAIPE

    Neguko/udako terraza – KAIPE Gozatu egunaz negurako zein udarako girotutako terraza honetan. Jan kaian bertan, gure lehengaia ekartzen duten itsasontzien ondoan. Portutik du sarrera, eta bertan aparkatu daiteke. Kaipe benetako itsas zaporeko jangela da. “Ezinbesteko bisita da, portua ezagutzeko eta herrialdeko arrainik onena jateko. Ez dago parrila baino ezer zorrotzagorik arrainaren freskotasunarekin.”L.I.

  • Jangela pribatua (berria)

     Jangela pribatua (berria) Eskatu areto esklusibo hau enpresa- edo familia-bilerak egiteko. Kaia-Kaipe jatetxean, bezeroak ongi zaintzea gustatzen zaigu. Horregatik ireki dugu egongela/jangela pribatu hau, diskrezioa eta intimitatea behar duten une berezietarako. Dena izango duzu eskura lan-bilerak, negozioak, ospakizunak eta abar “Hemen lan egin dugu, lagunekin eta senideekin egon gara, solasean aritu gara, barre egin dugu,

  • Jangela nagusia – KAIA

    Jangela nagusia – KAIA: Ikusi eta dastatu Kantauri Itsasoa. Gure jangela dotorea, marinel-motiboekin apaindua, ontzi baten simulazioa da eta eraikinaren bigarren solairuan dago. Sarbidea Arnao Jenerala kaleak edota Kale Nagusiko eskailerek ematen diote (Katrapona igarobidea zeharkatu eta berehala). 70-80 pertsonarentzako edukiera du, eta begiratoki bikain batek porturako eta Kantauri Itsasorako ikuspegiak eskaintzen ditu. Bistaratu jangela