Inicio / Blog / reconocimientos-eu: Kaia-Kaipe jatetxeak 2009ko Kalitatearen Q Sari Nazionala jaso du

Kaia-Kaipe jatetxeak 2009ko Kalitatearen Q Sari Nazionala jaso du

Kaia-Kaipe jatetxeak Estatuko mailarik handieneko kalitate-errekonozimendu eta kalitate-ziurtagiriak ditu. Michelín eta Repsol gidek gure jatetxea gomendatzen dute beren orrialdeetan, eta ISO-9000 ziurtagiria dugu.

Mailarik handieneko azken errekonozimenduetako bat 2009an iritsi zen, Kalitate Turistikoaren Institutuak Kalitatearen Q Sari Nazionala eman zigunean. Institutuak honela definitu zuen jatetxea: “jatetxe-arloko sektoreak kalitatearen alde egin duen ahaleginaren sinboloa”.

Irudiaren ezkerraldean, Igor Arregi, eta, haren ondoan, Miguel Mirones, Elena Markínez, Joan Mesquida eta Javier Fernández Arribas, Madrilgo Santiago Bernabeu estadioan egindako zeremonian.

Comments are closed.