Navigation close button

Ikusten ez denagatik definitzen da Kaia-Kaipe jatetxea. Bertako eta sasoiko produktuetan oinarritutako gure sukaldaritza, gure parrilla berezia, beti itsaski freskoa zerbitzatzeko aukera ematen digun haztegia, eta 1.500 erreferentzia baino gehiagoko upategia dira gure protagonista nagusiak.

KM0 produktuko sukaldaritza

Sukaldaritza ona lehengai on batetik hasten da.
Getariako portuan bizi gara, mahastiez eta bertako ekoizleez inguratuta. Dena dugu eskueran.

Parrilleroak
Sukaldariak
Kaia-Kaipeko zerbitzua
Jatetxea

3 gune desberdin aurkituko dituzu, une berezi bakoitzerako.

1962an Arregi Larrañaga familiak jatetxe hau ireki zuen. Kaia bere izenak berak dena esaten zuen. Getariako portura iristen zen produktua platerean jartzen zen, mimo handiz eta eskuz, zaporeak nabarmentzeko. Sukaldaritzak eboluzionatu egin du, baina esentziak bere horretan jarraitzen du.

Kaia-Kaipe negozio familiarra da

Aintzatespenak

“Ez dakigu hainbeste errekonozimendu merezi dugun ala ez, baina egunez egun lanean jarraituko dugu guztiok gogobetetzen saiatzeko. Hala ere, nire gurasoek dute meritua, 1962an ekin baitzioten ibilbideari.”

IBON ARREGUI (KAIA-KAIPE JATETXEA)

Gomendatzen gaituzte:


Kaia-Kaipek estatuko kalitate-ziurtagiri eta aintzatespen handienak ditu. Michelin Gidak gomendatutako jatetxeen artean gaude, Kalitatearen Q Sari Nazionala dugu, “sukaldaritzaren kalitatearen alde jatetxeen sektorean egindako ahaleginaren ikur ”, eta ISO-9000 ziurtagiria jaso dugu.

Azken aintzatespenetako bat 2019an iritsi zitzaigun, Repsol Gidak 2 Repsol eguzki eman zizkigunean.
Zer esan nahi du Repsol Gidaren 2 Eguzki izateak?
Kontzeptu bat garatzeagatik nabarmentzen den leku bat, non sukaldaritzak heldutasuna, potentziala eta anbizioa erakusten dituen eboluzionatzen jarraitzeko. Teknika menderatzen duelako eta lehengai onenak bilatzen dituelako gailentzen da. Zerbitzu bikaina, arreta naturaltasunez emateko gai dena, eta ondo pentsatutako upategia. Merezi du hainbeste kilometro eginak izatea.

Kaia-Kaipe:
50 urte sukaldaritza tradizionala lantzen


Oparitu Kaia-Kaipe

Oparitu esperientzia gastronomiko paregabe eta ahaztezin bat!

tarjeta-regalo